Entzun zure haurrari, entzun zure zenari

maternidad1Lagun maiteak,

HAURDUN, haurdunaldi, erditze, jaiotza eta haziera humanizatu eta kontzientearen aldeko elkartetik zuekin harremanetan jarri nahi izan dugu, azaroaren 29an, eguerdiko 12etan, estatuko hainbat lekutan atxikimenduzko haziera kontzientearen alde egingo diren kontzentrazioetan parte hartzera gonbidatzeko.

Bilbon Arriaga Antzokiaren plazan elkartuko gara.

Helburutzat errebindikazioa egitea eta informazioa zabaltzea duen ekitaldiaren leloa hauxe izango da:

“Entzun zure haurrari, entzun zure senari”


Azkenaldian, haurren oinarrizko beharrei entzungor egitea oinarri duen haziera-mota bat bultzatzeko joera nabari da komunikabideetan eta erakundeetan (hots, haurren nigarrari erantzutea, bularra eskatu ahala ematea, haurrak besoetan hartzea, etab. gaitzesten dute). Hori dela eta, haurrak modu kontzientean eta errespetuz haztea bultzatzen dugun estatu osoko hainbat elkartek bat egin dugu manifestu hau sortzeko, eta gizarteari haurrak hazteko beste modu bat badagoela erakusteko.

Aipaturiko kontzentrazioetan irakurriko dugun manifestua erantsi diogu idatzi honi; nahi izanez gero, inprimaki honen bitartez bat egin dezakezue manifestuarekin: http://spreadsheets .google.com/ viewform? key=pxJ8MlQI9tvC bOkR1pR0kFA&hl=es

Zerrenda honetan kontzentrazioak zein hiritan antolatzen ari diren ikus dezakezue, bai eta leku bakoitzean zein talderengana jo dezakezuen ere: http://www.criarconapego.com/index.php/campanas/pro-crianza-con-apego

Mila esker guztioi

Manifiestoa

HAZIERA KONTZIENTEAREN ALDEKO MANIFESTUA

·       Azken urteotan agertutako zenbait profesional, metodo eta telebista-programek bultzatzen duten haziera-motan, guztiz naturalak diren hainbat jarrera haurrak “gaizki heztea” dela ematen da aditzera: nigarrez ari den haurra besoetan hartzea, bularra haurrari nahi duen guztietan ematea, edo gure seme-alabekin lo egitea. Horrek guztiak kezka handia sortzen digu.

·       Haurrek txiki-txikitandik independenteak izan behar duten ustea zabaldu nahi da, eta gurasoei sinistarazten zaie hori lortzen ez badute, euren haurrek arazoak izango dituztela helduak direnean.

HORI DELA ETA, HAU ADIERAZTEN DUGU:

·      Atxikimenduzko haziera defendatzen dugu, hori baita gizakion eta gainerako ugaztunen berezko joera naturala. Uste dugu haurren oinarrizko beharrei entzun eta erantzun egin behar diegula jaiotzen diren unetik, seguru eta zoriontsu sentituz garatzeko behar duten lotura emozionala ezarri ahal izan dezaten.

·      Gurasoek haurren behar emozionalekiko duten adikortasuna bultzatzea eskatzen dugu.

·      Gure seme-alabak beti entzunak eta errespetatuak izango direla jakinez haztea nahi dugu, beren buruan konfiantza handia duten eta besteen beharrekiko errespetuz jokatzen duten pertsona helduak bihur daitezen.

GONBIT EGITEN DIEGU:

Estatuei, nazioei, hezkuntza- eta osasun-ministerioei, nazioarteko erakundeei, GKEei, instituzioei, elkarteei, kolektiboei eta munduko pertsona guztiei, honakoa egin dezaten:

·      Haurrekiko, gazteekiko eta gizakion garapenarekiko KONPROMISOA HARTU.

·      Jaio aurretiko loturaren ezarpena BABESTU, eta haurra jaiotzeko modua ZAINDU.

·      Haurrek amaren bularra bakarrik eta eskatu ahala jaso dezatela BULTZATU ETA LAGUNDU, Osasunaren Mundu Erakundeak eta UNICEFek gomendatzen duten bezala. Horretarako, zerbitzu publikoak egokitu behar dira, eta osasun-arloko profesionalak birziklatu behar dira, informazio eguneratua eta egiazkoa eskain dezaten.

·    Elikadura maitasunez eta haur bakoitzaren behar bereziak errespetatuz eskaintzearen aldeko ekimenak BULTZATU.

·     Haur txikien nigarrari sentikortasunez eta arretaz erantzutea SUSTATU. Horretarako, haurrak bakarrik nigarrez denbora luzean uzteak epe labur eta luzean dituen ondorio txarren berri eman behar da: depresioa, bortizkeria, autoestimu txikia, trauma ondoko estresaren sindromea, etsipen ikasia, norbere burua droga, alkohol eta antzekoekin kontsolatzeko premia, etab.

·     Haurren loaren prozesu ebolutiboari buruzko INFORMAZIO ZUZENA EMAN. Gurasoekin lo egiteak dituen onuren BERRI EMAN, ohitura segurua dela JAKINARAZI, eta beste herrialdeetan hain hedatua dagoen praktika hori NORMALIZATU.

·      Diziplina positiboa EZAGUTARAZI, ahozko bortizkeria nahiz bortizkeria fisikoa GAITZETSI, eta haurrei lo egiten, jaten eta abar irakasteko metodo konduktistak BAZTERTU. Bereziki azpimarratu nahi dugu zein kaltegarriak diren lotarako ohiturak irakasteko metodoak, ustez lo egitea bezain gauza natural eta fisiologikoa irakatsi nahi omen dutenak; horretarako, haur txikiak euren gelan bakarrik nigarrez uztea gomendatzen dute, geroz eta luzeagoak diren denbora-epeen taula bati jarraituz.

·      Legeak EGOKITU, pertsonek familia-bizitzan oreka lortu eta gorde ahal izan dezaten. Beharrezkoa da gizartean haurrei lehentasuna ematea, kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzea, eta bizitzaren lehen etapetako haurrak dituzten familientzat gizarte-laguntzako sareak sortzea.

Bilbo, 2008ko azaroaren 29a.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: